Zerk gidatzen gaituen:
Jarraibide Kodea
Gizartean dagoen elkartasunaren adierazgarri gara GGKEok. Zeregin garrantzitsua dugu nazioarteko lankidetzaren esparruan, herritarrek esleitzen baitigute zeregin hori.
Dokumentu honek kontzeptu batzuk argitzen ditu eta printzipioak adosten ditu, erakundeen aniztasuna kontuan hartuta, eta hori, GGKEak parte garen gizarte pluralaren isla da aldi berean. Dokumentu hori nahitaez bete behar dute Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak eta bazkide diren GGKE-ek.
1998ko martxoaren 28ko Ohiko Batzar Orokorrak onartu zuen Jokabide Kode hau. Geroago, aldaketak egin dizkiogu dokumentu horri, eta 2007ko ekainaren 23an onartu zituen Ezohiko Batzar Orokorrak.
Hegoaldeari dagokionez
Irudi eta Mezuen Kodea
Gizateriak aurrean dituen arazo handien irudi lerratua eta partziala du herritarren parte batek. Neurri batean, jasotzen dituzten informazioen eta irudien ondorioz gertatzen da hori, ez baitute batere laguntzen ezagutza kritikoa eta errealitatera egokitua eraikitzen. Komunikabideek edo GGKE-ek berek zabaldutako irudi eta mezu batzuek kalte ere egiten diote nazioarteko lankidetzak, oro har, egindako lanari.
Kode horrek jarraibideak edo gomendioak ematen ditu GGKE-en lanari, nazioarteko lankidetzari eta elkartasunari lotutako gaiei heltzeko orduan irudiak eta mezuak erabiltzeari buruz, bai eta ikuspegi komunikatiboen proposamenak ere.
Gainera, kodeari berari buruzko eztabaida eta elkarrizketa sortu nahi ditu, eta beren edukiak aztertzera animatu nahi ditu GGKEak eta beste instituzio, erakunde eta elkarte batzuk. Erronka eta gida da GGKE-en eta munduko errealitatearen ikuspegi kritikoagoa eta solidarioagoa sustatzeko interesa duten taldeen eguneroko lanerako.
Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak 2005ean egin zuen dokumentu hau, Europako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Lotura Batzordearen Batzar Orokorrak Europako Batzordearen aurrean 1989an onartutako Irudi eta Mezuen Kodea oinarri hartuta.