EUSKADIKO GGKE-EN KOORDINAKUNDEA

30. urteurrena

30 URTE AZTARNA UZTEN IKUS-ENTZUNEZKO KANPAINA #30UrteAztarnaUzten

Antolakuntza eta borroka El Salvadorren ura defendatzeko

Hauek dira Mugarik Gabeko Ingeniaritza elkartearen aldarri nagusiak: ondasun komunak babestea, giza eskubideak defendatzea eta oinarrizko erakundeak indartzeko sareak eraikitzea, bereziki sistema neoliberaleko botere-egitura patriarkalek ikusezin egiten dituzten horiek.

Salvadorreko komunitateei laguntza ematen diegu, erakunde sozialekin eta unibertsitateekin lankidetzan garatutako estrategia baten baitan. Horren helburua da ingurumenaren jasangarritasunean eta harreman ekitatiboetan oinarritutako garapen komunitarioko prozesu bat finkatzea, eta, hori lortzeko, bai interes estrategikoak bai behar praktikoak jorratzen dituzten proiektuak egitea.

Horretarako, sentsibilizazioa, prestakuntza, gizartearen parte-hartzea eta eragin politikoa bezalako tresnak erabiltzen ditugu; alde batetik, hezkuntzaren esparruan, eraldaketa sozialari begira; eta bestetik, garapenerako nazioarteko lankidetzaren esparruan, komunitateekin mendekotasunik gabeko harremanak bilatu eta sortuz eta elkar babesten duten taldeen autonomia sustatuz.