Hasiera » Lan-ildoak » Nazioarteko lankidetza-politika publikoa
LAN-ILDOAK:
Nazioarteko lankidetza-politika publikoa
Nazioarteko lankidetzarako euskal politika defendatzen dugu aurrera egiteko giza eskubideetan, genero-ekitatean eta gizartearen kohesioan, eta gizateria gisa eragiten diguten arazo globalak konpontzen laguntzeko.
Nahi dugun politika:
- Lan egiten dugu, ikuspegi feministatik, agenda politikoaren erdigunean egon dadin giza eskubideen defentsa, baita egiazko demokrazia, inklusiboa, gardena eta parte-hartzailea lortzeko mekanismoak indartzeko ere. Ekarpenak eta proposamenak egiten ditugu lankidetzan esku hartzen duten erakundeetako ordezkariekin, indar politikoekin eta eragile sozialekin elkarlanean.
- Herrialde garatuenek NBEren aurrean duten nazioarteko konpromiso historikoa eta Lankidetzaren Euskal Legearena betetzea aldarrikatzen dugu; izan ere, konpromiso horien arabera euskal erakundeek Euskadiko barne produktu gordinaren % 0,7 bideratu behar dute lankidetzara. Hala ere, euskal erakunde nagusiek behin eta berriz bete ez duten konpromisoa da hori, salbuespenak salbuespen. Aurrekonturik gabe, ez dago politikarik.
- Gure eskaerek ez dute soilik kopuruetan eta aurrekontuetan jartzen arreta. Lankidetza-politika, ikuspegi, metodologia, planteamendu eta tresna ausartak behar ditugu, berritzaileak, kalitatezkoak eta desparekotasunak eraldatuko dituztenak, euskal lankidetzak nazioarteko erreferente izaten jarrai dezan.
![](https://www.ongdeuskadi.org/wp-content/uploads/2023/02/0-7.png)
Lotutako aktualitatea
![Argazkia manifestua Peru](https://www.ongdeuskadi.org/wp-content/uploads/2024/06/PAipsNBqsDjefec-800x450-noPad-300x169.jpg)
Alerta: Peruko Kongresuak gizarte zibilaren lana arriskuan jarriko luketen proposamenak eztabaidatzen ari da, nazioarteko lankidetza barne
Perun lan egiten duten GKE-ek eta Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak bat egin dute Peruko erakundeen alerta-ahotsarekin. Kalitate demokratikoa, gizarte zibilaren parte-hartzea gai publikoetan, elkartzeko eskubidea bermatu egin behar dira.
![Damage following an Israeli airstrike on the El-Remal aera in Gaza City on October 9, 2023](https://www.ongdeuskadi.org/wp-content/uploads/2024/06/1024px-Damage_in_Gaza_Strip_during_the_October_2023_-_29optweb-300x159.jpeg)
Bilboko Lankidetzako Udal Kontseiluak Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak proposatutako Gazaren aldeko adierazpena onartu du
Parte-hartzerako organo honek Gazaren aldeko gure adierazpena sinatu du, eta horrek herritarrei eskatzen die Palestinarekiko elkartasunean mobilizatzen jarraitzeko eta genozidioaren amaiera eskatzeko.
![UNRWA 2024 jakinarazpena komunikatua](https://www.ongdeuskadi.org/wp-content/uploads/2024/06/Unrwa-1300x750web-300x159.jpg)
UNRWA erakunde terrorista deklaratzea zigor kolektiboa da palestinar herritarrentzat, baita aurrekari arriskutsua ere
Israelen erabakia laguntza humanitarioaren aurkako eraso zuzena da, eta kontraesanean dago Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioarekin.
![Palestina ekintza Batzar orokorra 2024](https://www.ongdeuskadi.org/wp-content/uploads/2024/05/AccionGazaAG30052024web-300x159.jpg)
Gure Batzar Orokorra egin dugu GGKE-ek euskal lankidetza-politiketan duten eginkizuna indartzen jarraitzeko
Palestinari elkartasuna adierazi diogu eta su-etena exijitu dugu; lankidetzarako euskal politiken tresnei buruzko gogoeta-prozesu bat abian jarri dugu; eta Gobernu Batzordea berritu dugu Arabako ordezkari berri bat gehituta.
![Argazkia hauteskunde debatea 09042024](https://www.ongdeuskadi.org/wp-content/uploads/2024/04/DebateEleccioees9012024web-300x159.jpg)
Euskadiko alderdi politikoen ordezkariek hartu dute parte nazioarteko elkartasun-politiken inguruko hauteskunde-debatean
Apirilaren 9an Bilbon, nazioarteko elkartasun-politikak, hizpide. Solas egiteko garaia da.
![Argazkia: Setem Hego Haizea. Ekuadorreko komunitate indigenetan agroekologia bultzateko lankidetza proiektua](https://www.ongdeuskadi.org/wp-content/uploads/2024/03/Articulo-opinio-nueva-ley-2024-Setem-EcuadorwebOP-300x225.jpg)
Aire berrituak euskal lankidetza politikan
Lankidetzarako eta Elkartasunerako Lege berria Euskadik egungo munduan izan nahi duen paperaren aitortza da.