2024ko Bilboko Balioen Hiria Sariak 6. lehiaketa

HASIERA: urtarrila 23, 2024
BUKAERA: otsaila 29, 2024
NON:
ORDUTEGIA:

Beste bat

1. Helburua
Saritzea eta jendaurrean aitortzea Bilbon Balioen Agirian jasotako balioak gauzatu dituzten edo gauzatzen ari diren eragileen lana.
2. Saria
Saria izango da 3.300 euroko diru-zenbatekoa ematea erakunde irabazleei, Bilbo Balioen Hiria proiektuarekin eta Bilboko Balioen Agiriarekin daukaten konpromisoagatik ezagutza agertzeko jendaurreko ekitaldi batean. Gehienez hiru sari eman ahal izango dira. Hala ere, epaimahaiak saria eman gabe utz dezake.
3. Parte-hartzaile motak
Hiru sariak mota hauetako edozeinek garatutako proiektuetan banatuko dira:
1. Irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta erakundeak. Elkarte eta erakunde horiek Bilboko Udalaren Herritarren Partaidetzako Entitateen Erregistroan izena eman- da egon behar dute eta proiektua Bilbon garatua izan behar du.
2. Bilboko ikastetxeak. Haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako edo derrigorrezko bigarren hezkuntzako, batxilergoko edo/eta erdiko mailako formazio zikloetako ikasleek parte hartu behar dute proiektu horietan.
3. Unibertsitateak, baldin eta proiektua Bilbon garatu bada eta sariketara aurkezten den fakultatea Bilbon badago.
4. Sektore pribatuko enpresak, saltokiak, ostalaritzako establezimenduak, lanbide-elkargoak eta antzeko erakundeak. Bilbon egon behar dute kokatuta.
4. Baldintzak
a) Proiektu guztiek izan behar dute zerikusia Bilboko Balioen Agiriak jasotzen dituen 17 balioetakoren bat edo batzuk garatzearekin.
b) Sarira aurkezteko, erakundeak, ikastetxeak, enpresak, etab. Bilboko Balioen Agiriari atxikita egon behako dute eskabidea aurkezten den egunean.
c) Proiektu guztiak eginda edo gauzatzen egon beharko dute. Oraindik hasi gabeko edo ideia-fasean dauden proiektuak ez dira onartuko.
Urte batean irabazle izan ez diren proiektuak beste edizio batean aurkeztu ahal izango dira, abian jarraitzen badute.
d) Proiektuak ezin dira ikastetxeen, enpresen edo elkarteen eguneroko jarduera deskribatzera mugatu. Ekintza zehatzei buruzkoak izan behar dute, eta ez erakundeen jarduera orokorrari edo urteko memoria bati buruzkoak.
e) Proiektu guztiek genero-ikuspegia txertatu beharko dute, eta hizkera ez-sexista erabili.