2024ko proiektuen deialdiko informazioa partekatzeko online saioa

HASIERA: apirila 8, 2024
BUKAERA: apirila 8, 2024
NON:
ORDUTEGIA: 11:30-14:00

Beste bat

PROIEKTUETARAKO LAGUNTZEN 2024ko DEIALDIA eLankidetza — LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA

Mezu honen bitartez, proiektuetarako laguntzen 2024rako deialdia apirilaren 8an EHAAn argitaratzea aurreikusia dagoela adierazten dizuegu.

Deialdiaren inguruko informazioa partekatzeko online saio bat antolatuko dugu. Saio hau bi txandatan antolatuko dugu: batean, deialdiaren gai orokorrak jorratuko ditugu, eta, bestean, kapitulu bakoitzari dagozkionak (K1 eta K2, alde batetik; K3, bestetik). Beraz, saioan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu:

Eguna: 2024ko apirilaren 8a

Saio orokorraren ordutegia: 11:30-12:30

K1/ K2 saioaren ordutegia: 12:30-14:00

K3 saioaren ordutegia: 12:30-14:00

Saio hauetan parte hartu ahal izateko, Forms baten esteka luzatzen dizuegu, bertan izena eman dezazuen (mesedez izen-abizenak, erakundearen izena eta zuen e-posta adierazi). Saio bakoitzean, erakundeko pertsona bakarrak izena eman ahal izango du, parte hartzea modu egokian kudeatu ahal izateko. Mesedez, eman izena apirilaren 4ko 12:00ak baino lehen, ondoren saioetako estekak partekatu ahal izateko.

Izen emateak

Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia