6. GJH: Ur garbia eta saneamendua, genero-ikuspegiarekin

HASIERA: azaroa 16, 2023
BUKAERA: azaroa 16, 2023
NON: Muxikebarri Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu
ORDUTEGIA: 09:45

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

eLankidetza – Garapeneko Lankidetzaren Euskal Agentziak, Euskal Fondoak eta Getxoko Udalak jardunaldi bat antolatuko dute 2023ko azaroaren 16an, eta Garapen Jasangarrirako Helburuak ezarriko dira udalerrian, Nazio Batuek sustatutako 2030 Agendan aurrera egiteko giltzarri diren aldetik. EDLS – European Days of Local Solidarity izeneko kanpainaren VIII. edizioa da, zeina PLATFORMAk sustatzen baitu, Europako Batzordearen laguntzarekin. PLATFORMA Europako hiri eta eskualdeen sarea da, hezkuntza orokorrean eta nazioarteko lankidetzan aktiboki parte hartzen duten hiri eta eskualdeen sarea, alegia.

Oraingo honetan, Euskadin sustatutako nazioarteko lankidetzen ezagutzan jarri nahi dugu arreta, zeinak 2030 Agendako 6. Garapen Jasangarrirako Helburua (“Uraren
erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea”) betetze aldera sustatu baitira.
Bizitza eta jarduera ekonomiko nahiz sozialerako funtsezko baliabide naturala da ura; horrenbestez, uraren eskuragarritasuna eta saneamendua ezinbestekoak dira garapen
jasangarrirako.

Hori dela eta, jardunaldian zeharka elkarri lotuta dauden sei esparru: ingurumena, ekonomia, erakunde-egitura, gizartea, teknologia eta ezagutza. Izan ere, zerbitzua emateak
kostua dakar. Eskubideen ikuspegiaren eta zerbitzuaren ikuspegi ekonomikoaren arteko eztabaida. Enpresa pribatuei eskubideak eta hornidura- nahiz jarduketa-betebeharrak
esleitzea, bai eta horiei lotutako gaiak ere: azpiegitura-jabetza, baliabidearen burujabetza, sektore txiroak babestea, ingurumena babestea, etab.

Aurrerapenak gorabehera, 2.200 milioi pertsonak ez dute modu seguruan kudeatutako edateko urik, eta 4.200k ez dute modu seguruan kudeatutako saneamendurik. Munduko
bost osasun-zentrotatik bitan ez dago ez xaboirik, ez urik, ez alkohol-baseko eskuetarako desinfektatzailerik.

Horregatik guztiagatik, Muxikebarri Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu zentrora etortzera animatu nahi zaituztegu, eztabaida hau gurekin partekatu dezazuen.

Europako ekimen hori (H)ABIAN 2030 – Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren euskal Estrategiaren ildoan kokatzen da, zeinak erakunde publikoak bultzatzen baititu gizarte-
eraldaketarako hezkuntzarekin bat egiten duten ekintzak sustatzera, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren helburu eta helmugekin konprometitutako euskal eragile guztien
erantzunkidetasuna oinarri hartuta.