[Zinemaforoa] Alternatiba komunitarioak LGTBIQ+ kolektiboaren jazarpenaren aurrean

HASIERA: apirila 9, 2024
BUKAERA: apirila 9, 2024
NON: Mixto
ORDUTEGIA: 17:30-19:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa
CF2

El Salvadrorreko hauteskundeak eta gero LGTBI kolektiboaren egoerak kezkatzen zaitu? #zinemaforo honetan elkarte-ehuna erresistentzia- eta aldaketa-palanka gisa aztertzeko elkartuko gara.

Egungo egoera aurrean, zeinetan gobernuek atzera egiten duten aniztasuneko pertsonen eskubideen babesean, baita haiek babesteko ardura duten legeak eta erakundeak desegin edo edukiz hustuz ere. Aldi berean, kaleko diskurtsoak zalantzan jartzen ditu dagoeneko konkistatuta dauden eskubideak; saioa bi bideo laburretan oinarrituko da, bata jazarpena esplizituki azaltzen duena, eta, bestea, errealitateak aldatzen dituen “aurrekontu txikiko erregina” bati buruzko esperientzia inspiratzaile baten bidez, beste errealitate posible batzuk irudikatuko ditugu.

Solasaldirako CoCoSi kolektiboa eta Fernando Altamira izango ditugu, bideo hauetan oinarritutako analisiaren bidez, jazarpenak estutzen duen errealitate baten aurrean kolektibotasunak duen garrantziari buruzko hausnarketan gidatuko gaituztenak.

Saio hau modu mistoan egingo da, zinema foro guztiak bezala, Santa Martaren (El Salvador) lankideekin elkartuko baikara. Bilborik urrun bizi bazara eta laguntza behar baduzu etortzeko, esaiguzu. Orobat, saioa egingo den tokia eskolako igogailuaren bidezko gela irisgarri bat izango da. Informazio gehiago behar baduzu, esaiguzu.

Era berean, zure plaza erreserbatzeko (edukiera mugatua egongo da) eta saio honetaz gozatzeko moduaren berri emateko, idatz iezaguzu bilbo(arroba)euskadi.isf.es helbidera.

Saioa: Alternatiba komunitarioak LGTBIQ+ kolektiboaren jazarpenaren aurrean

Hizlariak: CoCoSí eta Fernando Altamira

Data: apririlaren 9a, asteartea

Ordua: 17:30-19:00

Tokia: Mixto – online eta Bilboko Ingeniaritza Eskola, P1G4

Hizkuntza: Gaztelania