HASIERA: iraila 28, 2023
BUKAERA: iraila 28, 2023
NON: Vitoria-Gasteiz
ORDUTEGIA:
SETEM Hego Haizeak bere Balio Faktoriaren prestakuntza-eskaintza berria inauguratuko du ekitaldi honetan.
Ikuskizun honek gure elikatzeko moduak ingurumenean duen eraginari buruzko eztabaida ireki nahi du. Krisi ekosozial larri baten erdian gaude, eta horrek planetako pertsona eta izaki bizidun guztiei eragiten digu. Horregatik, ikuskizun honek ikusleen parte-hartze aktiboa bilatzen du, eszenaren funtsezko parte bilakatuz, bere buruari galderak eginez eta alternatibak modu kolektiboan proposatuz.
El Mar del Norte konpainiaren proiektua, Biela y Tierra kolektiboarekin elkarlanean.
14 urtetik aurrera
Noiz? Irailak 28, osteguna, 18:30etik 20:30era
Non? Aldabe Gizarte Etxea (Vitoria-Gasteiz)
Prezioa? Sarrera librea tokiak bete arte
Bioalai elkartearekin batera antolatutako jarduera
Sortzaileak:
El Mar del Norte antzerki konpainiaren burua Marta Cortel aktore eta titiritera da, komunitateekin proiektu artistikoak koordinatzen dituena. Konpainiaren ikuskizunak bere bizitza-esperientzietatik abiatzen dira eta artifiziorik gabeko antzerki hurbil bat sortzearen alde egiten dute, gertukoak, sakonak eta ikuslea hunkitzeko gai diren istorioekin.
Biela y Tierra tokiko landa-ekimenak ikertzen, bisitatzen eta zabaltzen dituen emakume-taldea da. Ekimen horiek benetako alternatibak dira krisi ekosozialaren aurrean. Izan ere, gure elikadurak gizartea eralda dezake, eta gure herrietan etorkizunerako gakoak aurkitu ditzakegu.