BIDEZKO MERKATARITZAKO LEHEN JARDUNALDIAK

HASIERA: ekaina 13, 2024
BUKAERA: ekaina 13, 2024
NON: Bolunta, Casco Viejo
ORDUTEGIA: 10-14

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Adeco, Setem Hego Haizea, Proclade Yanapay, Oxfam Intermon eta Kidendarekin batera dagoen Bizkaiko Bidezko Merkataritzaren Saretik, ekainaren 13a erreserbatu dezazuen gonbidatzen zaituztegu Bidezko Merkataritzari buruzko lehen jardunaldietara joateko.

Oraingo honetan, jardunaldi horien gai nagusia “Bidezko Merkataritzak emakumeen ahalduntzean eta ingurumenaren iraunkortasunean duen papera” izango da.

Hasteko, solasaldi bat izango dugu Claudia Montoya Ruiz ingeniari agronomoarekin, Eskualdeko Nekazaritza Garapenerako Estrategietan magisterra, Penca de Sábila Korporazio Ekologiko eta Kulturalaren Elikadura Burujabetza eta Ekonomia Solidarioaren programaren koordinatzailea. COLYFLOR proiektua aurkeztuko digu, Bidezko Merkataritzako denda eta zirkuitu ekonomiko solidarioa.

Atsedenaldiaren ondoren, bidezko merkataritza ardatz izango duten hiru tailer prestatu ditugu Saretik, eta jardunaldiei amaiera emateko, Bidezko Merkataritzari buruzko “Istorioen arrastoa” antzerki erakusketa eskainiko dugu DANTZERTI Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskolaren eskutik.