Bilboko Emakume Migratuen Komunitatearen I. Jardunaldian

HASIERA: iraila 27, 2024
BUKAERA: iraila 27, 2024
NON: Bilbao
ORDUTEGIA: 09:30-14:00

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Bilboko Udaleko Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio Sailetik Bilboko Emakume Migratuen Komunitatearen I. Jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Jardunaldia irailaren 27an izango da, 9: 30etik 14:00etara, BAT – B Accelerator Tower, Kale Nagusia 1.

Bilboko Emakume Migratuen Komunitatea (MMB) Immigrazio Gaietarako Bilboko Kontseilutik sortutako ekimena da, eta urtero egiten den aintzatespen proiektuaren garapena da. Helburua Bilbon erreferentziazko gunea eratzea da, emakume migratuen ahalduntzea, ikusaraztea, parte-hartzea eta eragina bultzatzeko, hiriko beste espazio batzuekin konektatuz

Bertaratzea baieztatzeko, idatzi inmigracion@bilbao.eus helbidera, izen-abizenak, e-maila, telefonoa eta, hala badagokio, erreferentziako erakundea adieraziz.