BIZI-TOKI Lurraldea, bizitokia, jabetza, komunitatea

HASIERA: abendua 14, 2023
BUKAERA: urtarrila 28, 2024
NON: Gasteizko Montehermoso Kulturunean
ORDUTEGIA:

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

BIZI-TOKI  erakusketara gonbidatu nahi zaitugu. Vitoria-Gasteizko Udalaren Garapenerako Lankidetza Zerbitzuak eta Montehermoso Kulturuneak bultzatzen duten Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa 2023 deialdian hautatutako proposamena da erakusketa hau. Proiektua Haaly Pular elkartearen eta  Amagoia Muruak gidatutako talde artistikoaren arteko lankidetzatik sortu da eta abenduaren 14tik urtarrilaren 28ra Montehermoso Kulturunean ikusgai izango da.

BIZI-TOKI Lurraldea, bizitokia, jabetza, komunitatea izenburupean erakusketa honek etxebizitzari eskubidearen inguruan hausnarketa proposatzen du: Etxebizitza duinik ez izatea mundu zabalean hedatzen ari den arazoa da, batez ere klase sozial baztertu eta diskriminatuenei eragiten dien arazoa.

Inaugurazioa abenduaren 14an egingo da, 19etan, Montehermoso Kulturunean. Bertan, erakusketaz gozatzeaz gain, artistek prestatutako ‘performance’-a ere ikusi ahal izango duzu.