Bizitzaren aldeko eta Heriotza-Zigorraren aurkako hiriak

HASIERA: azaroa 30, 2024
BUKAERA: azaroa 30, 2024
NON: Bilbao
ORDUTEGIA: 18:00-20:30

Beste bat

Bilboko Udalak bat egingo du “Bizitzaren aldeko eta Heriotza-Zigorraren aurkako hiriak” ekimenarekin, La Bolsa eraikina – Yohn jauregia horiz argiztatuz azaroaren 30ean, larunbata, 18:00etatik 20:30era, “Ez dago justiziarik bizitzarik ez badago” lelopean. Kausa hori mundu osoko 60 erakundek baino gehiagok sustatzen dute, eta horien artean dago Amnesty International, heriotza-zigorraren abolizio unibertsala bilatzen duena.

Ekitaldia 18:00etan hasiko da, argiztapenarekin eta Amnesty Internationalaren karpa batekin. Karpa horretan, boluntarioek heriotza-zigorraren eta “Bizitzaren aldeko eta Heriotza-zigorraren aurkako hiriak” mugimenduaren inguruko munduko egoeraren berri emango diete herritarrei. 18:30tan, jardunaldiari buruzko manifestua irakurriko da eta, ondoren, Bilboko Kontserbatorioko ikasleek kontzertu hunkigarria eskainiko dute. Manifestuaren bigarren irakurketa 20:00etan izango da, giro-musika izango duen ekitaldiari amaiera eman aurretik.