Formakuntza: ‘Bizitze Onaren Helburuak nazioarte mailan’

HASIERA: otsaila 1, 2024
BUKAERA: otsaila 2, 2024
NON: Zuzenbide Fakultatea, EHU, DONOSTIA
ORDUTEGIA: Otsailak 1, 18:00-19:30 // Otsailak 2, 10:00-12:00

Tailerra/Formakuntza

Ongizate transmodernoaren paradigmak erdigunean jarri nahi ditu natura, gizartea eta pertsonak. Funtsean, jendearen behar materialak eta ez materialak asetzea bilatzen du, partaidetza-prozesu baten bidez. Prozesu hori ingurumen-iraunkortasunaren, gizarte-ekitatearen eta gogobetetze pertsonalaren printzipioen arabera erabakitzen da.

Bizitze Onaren Helburuak hogeita lau helburu  dira (horietako hiru orokorrak dira, eta hogeita bat espezifikoak). Bizitzen Ona lortzeko beharrezkoa da aldi berean hiru harmonia lortzea (ingurumenekoa, soziala eta pertsonala). Helburu orokorrak honako hauek izango lirateke: iraunkortasun biozentrikoa, naturako izaki guztiekiko harmonia islatuko lukeena; gizarte-ekitatea, gizaki guztiekiko oreka transmitituko lukeena; eta gogobetetze pertsonala, norbere buruarekiko  ongizatea deritzona. Hiru emaitza horiek elkarri lotuta daude, eta, beraz, ezinezkoa da bizitze ona lortzea hirurak aldi berean betetzen ez badira.

Bi saio bereizi antolatuko dira. Formakuntza horietan «Bizitze Onaren Helburuak nazioarte mailan» liburuaren egile nagusiek Antonio Luis Hidalgo-Capitánek eta Ana Patricia Cubillo Guevarak parte hartuko dute. Liburu horrek biltzen ditu, hain zuzen ere, Huelvako Unibertsitateko eta Ekuadorko Unibertsitate Zentraleko ikerketa-talde transdisplinario batek egindako ikerketa-, prestakuntza- eta sentsibilizazio-azterlan baten emaitza nagusiak.

Zure zain gaude!