Black Friday-ko kontsumismoa salatzeko ekintzaren prestaketa

HASIERA: urria 19, 2023
BUKAERA: urria 24, 2023
NON: Online
ORDUTEGIA: 17:00 - 20:00

Mobilizazioa

ARTivista izeneko lineako sormen-laborategi honetan, sormenezko ekintza kolektibo deigarri bat diseinatuko dugu, kontsumismo irrazionalaren inpaktuak ikusarazteko eta salatzeko. Elkarte ugarik egingo dugu ekintza hori kalean. Azaroaren 24an izango da, Black Friday ospatzen den egunean. Haren kontrakoa egingo dugu: «erosketarik gabeko eguna».

Bazatoz? Parte hartzeko, izena eman behar da galdetegi honetan, urriaren 17ra arte.

Laborategia lineako bi saioz osatuko da, eta Zoom plataformaren bidez egingo dira (posta elektronikoz bidaliko dugu esteka). Urriaren 24an eta 26an izango dira, 17:00etatik 20:00etara. Saioak teorikoak eta praktikoak izango dira, ekintza artibistak sortzeko, egiteko, ebaluatzeko, sistematizatzeko eta zabaltzeko. Talde eragileak sortuko dira herri bakoitzerako.

Informazio gehiago hemen.