“Con Sumo Sentido. Justizia Osoz” zinema zikloa Aldaben

HASIERA: azaroa 14, 2023
BUKAERA: azaroa 22, 2023
NON: Aldabe Gizarte Etxea
ORDUTEGIA: 18.00etan

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

“Con Sumo Sentido. Justizia Osoz” medicusmundi Araba, Bioalai eta Intermon Oxfamek antolatutako zinema zikloa da, azaroaren 14, 15, 21 eta 22an Aldabe Gizarte Etxeko batzar aretoan ospatuko dena.

Zikloan film bat eta hiru dokumental proiektatuko dira; gure kontsumo ereduaren inguruan hausnartzeko abiapuntu izango da eta baita ere beste eredu jasangarri, bidezko eta solidarioago batera joateko alternatibak proposatzeko. Zintak ikusi ondoren, 18:00etan hasiko direnak, eztabaidarako tartea izango da gai hauen inguruan.

Sarrera doakoa izango da eta azken egunean Bidezko Merkataritzako bi saski zozkatuko dira parte hartzaile guztien artean.