Doku-forum: Fabricando Mujeres Orion

HASIERA: azaroa 9, 2023
BUKAERA: azaroa 9, 2023
NON: Orio
ORDUTEGIA: 18:30

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Fabricando Mujeres dokumentalaren aurkezpena eta, ondoren, mintzaldia. Dokumentalak duen xedea da agerian jartzea indarkeria matxisten eta kapitalismoaren arteko lotura, kontsumoaren bidezkoa, eta, orobat, gorantz datozen alternatibak nahiz esparru horretan sortzen diren erronkak erakustea.

Sinopsia: Maitek 80 urte ditu eta Fabrikak sortzen dituen hondakinak jasotzen jarraitzen du asmakizunak egiteko. Bere lantegian espazio subertsibo bat sortu du Fabrikak zabaltzen dituen emakumeen estereotipo modeloei aurre egin ahal izateko. Pertsona sare zabala du berekin elkarlanean, hauekin bere kezkak konpartitzen ditu, baina bere borroka ere.

Dokumental elebiduna eta azpitituluduna (euskara eta gaztelania).

Noiz? Azaroak 9, osteguna, 18:30ean
Non? Saregile emakumeon* etxea (Orio)
Toki-erreserba? Sarrera librea tokiak bete arte.
Jarduera hau Saregile Orioko emakumeon* etxearekin batera antolatzen da.