Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia

HASIERA: apirila 4, 2025
BUKAERA: apirila 11, 2025
NON: Teatro Victoria Eugenia y Teatro Principal (Donostia)
ORDUTEGIA: Por definir

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia 2025eko apirilaren 4tik 11ra bitartean egingo da Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatuta, eta hainbat erakunderen laguntza eta partaidetzarekin, horien artean Euskadiko GGKEen Koordinakundea.

Zinema jaialdiaren programazio osoa aurkeztu dute jada: 25 nazionalitatetako 48 film, solasaldiak, ikastetxeentzako emanaldiak, hiru erakusketa, bi mahai-inguru eta jarduera osagarriak izango dira. Euskadiko GGKEen Koordinakundeak munduko emakumeen egoerari buruzko Konekta TÚ online jolasaren bidez parte hartuko du berriz ere jaialdian. Jokoan parte hartzen duten pertsona guztien artean, bost bonu zozkatuko dira Saretuz Donostiako kontsumo eraldatzailearen sareko saltokietan gastatzeko.

Jaialdiaren helburuetako bat giza eskubideen urraketen aurrean herritarren kontzientzia kritikoa piztea da, bai eta pertsonek gizartea eraldatzeko jardun dezaten bultzatzea ere.