Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia: ikastetxeen izen-ematea

HASIERA: urtarrila 31, 2025
BUKAERA: martxoa 7, 2025
NON: Antzoki Zaharra (Donostia)
ORDUTEGIA: 10:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Aurten, Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldiak hiru film eskainiko ditu haur eta gazteentzat: Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz, Basatiak eta Mariposas negras. Proiekzioak Antzoki Zaharrean izango dira, apirilaren 1etik 11ra bitartean, 10:00etan.

Jarduera doakoa da eta ikastetxeek www.donostia.eus webgunearen bidez eman dezakete izena martxoaren 7ra arte.

Aurreko urteetan bezala, filmekin batera gida didaktikoak izango dira, ikasgeletan lantzeko. Helburua da haurrak eta gazteak giza eskubideen inguruan sentsibilizatzea eta kontzientziatzea, bai proiekzioak ikusi aurretik, bai ondoren.

Informazio gehiago: 610 743 432 / zinema_gizaeskubideak@donostia.eus