Durangotik Hegoaldera. Guatemalako hamaika aurpegi

HASIERA: abendua 13, 2024
BUKAERA: urtarrila 12, 2025
NON: Landako, Durango
ORDUTEGIA: Eguneko 24 orduetan zehar

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Bisita ezazu «Guatemalako hamaika aurpegi» argazki erakusketa Landakon, Durangon. Egun osoan zehar, bi kubo handi topatu ahalko dituzu kalean. Zortzi panelen bidez, Guatemalako egoera eta medicusmundi Bizkaiaren bertako erakunde-bazkideen lana hobeto ezagutu ahalko dituzu. Argazkiak QR kodeen bidez eskura daitezkeen eta webgune honetan ikus daitezkeen testu, bideo eta audioz lagunduta doaz.

Erakusketaren egileak Durangaldeko lau emakume gazte dira, Durangoko Udalak eta medicusmundi Bizkaiak elkarrekin bigarrenez antolatu zuten “Durangotik Hegoaldera” lehiaketaren irabazleak. Gazteek iaz bidatu zuten Guatemalara, Durangoko teknikari eta ordezkari politikoekin batera medicusmundi Bizkaiaren proiektuak bertatik bertara ezagutzeko. Orain, erakusketa honen bidez, haien bizipenak partekatu dituzte.