HASIERA: martxoa 13, 2025
BUKAERA: martxoa 13, 2025
NON: Sala Carlos Abaitua
ORDUTEGIA: 19:00-20:30
Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Aurten ere, otsailaren amaieratik martxoaren 19ra bitartean, Euskal Elizbarrutiko Misioek San Jose kanpainarako antolatutako agenda berezia dator. 2025eko edizio honetan, antolatzaileek La Misión: compromiso y esperanza – Misioa: eginbidea eta itxaropena leloa aukeratu dute.
Martxoaren 13an, ostegunean, mahai-inguru bat izango da Gasteizko Carlos Abaitua aretoan, 19:00etan, eta honako hauek parte hartuko dute:
- Teo Corral, gasteiztarra eta hainbat urtez misiolari izan den karmeldar vedruna.
- Consuelo Pillajo, Ekuadorko Marianita erlijiosoa eta misiolaria Kaikor-Kenyan.
- JuanRa Etxebarria, misiolari arabarra, 70eko hamarkadatik Ekuadorren.
- Ainara López, Gasteizko Elizbarrutiko Caritaseko gizarte-langilea.