EMAKUME DEFENDATZAILEAK BABESTEKO ERRONKAK

HASIERA: ekaina 18, 2024
BUKAERA: ekaina 18, 2024
NON: Marienea (Kareraga Goikoa 54, Basauri)
ORDUTEGIA: 12:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa, Jardunaldia/Kongresua/Topaketa
Mugarik Gabetik hurrengo mahai-ingurura gonbidatu nahi zaituztegu:

“EMAKUME DEFENDATZAILEAK  BABESTEKO ERRONKAK” 

Bertan, parte-hartuko dute Mesoamerikako eta Kolonbiako:
  • Iniciativa Mesoamericana de Defensoras
  • Corporación Mujeres que Crean
Defendatzaileek bizi dituzten testuinguruak, haien esperientziak eta aurre egiteko estrategiak jorratuko dira, bereziki Babes Intergral Feminista, zaintzan zein sare eta elkartasun internazionalistaren premian eragina duena.Giza Eskubideen Defendatzaileen prozesuak babesten eta elkartasuna adierazten duten elkarteen arteko solasaldia, trukea eta aliantzak sortzea espero dugu.
Mahai-ingurua ekainaren 18an, asteartea, izango da, 12:00etan, Marienea Emakumeen Etxean (Kareraga Goikoa 54), Basaurin.

ANIMATU ETA ETORRI!!!