Emakume-Elkartasun guneak: Guatemalako eta Euskal Herriko emakumeen eta erakunde feministen arteko esperientzien trukea

HASIERA: urtarrila 29, 2024
BUKAERA: urtarrila 29, 2024
NON: On line
ORDUTEGIA: 16:30-18:00

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa
Kartela Emakume-Elkartasun guneak

Foroa: Dibertsitate funtzionala duten biztanleak Guatemalako plan eta programetan sartzea.

Oscartetik ekimen honen 8. online forora gonbidatu nahi zaituztegu. Beste gai batzuen artean; aniztasun funtzionalak emakumeongan dituen eraginak, emakumeen parte-hartze politikoa sustatzeko bideak edo landa-eremuko emakumeek dituzten erronken inguruko esperientziak trukatuz, hainbat testuinguru eta lurraldetako emakumeak lotzea da gure helburua.

Saioak Guatemalako erakundeetako emakumeek erraztuko dituzte, eta horietan gure ahalduntze-prozesuei buruz hitz egin ahal izango dugu, gure mendebaldeko pentsamendu zuri eta hegemonikoa gainditzen dituzten bizipenak eta ereduak ezagutu eta partekatuz.

Dinamizatzailea Petén Inclusivo elkarte guatemalarra.