Emanaldia: Kultura Arteko Bitakora Koadernoa. “Amestutako Hiria”

HASIERA: azaroa 17, 2023
BUKAERA: azaroa 17, 2023
NON: Sala BBK. Bilbao
ORDUTEGIA: 19:00

Beste bat

Azaroaren 17an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Bilboko BBK Salan Kultura Arteko Bitakora Koadernoa Ikaskuntza Komunitatea aurkeztuko da, gure gizartea zein anitz edo askotarikoa den ikusarazteko eszenaratze batekin.

Azken sei hilabeteetan, arteetatik eta kulturatik gogoeta edo hausnarketa egiteko gune bat sortu dugu UN Etxeak eta BBK Kunak: gure gizartean zelan elkarri eragiten diogun, nola sentitzen, elkarbizitzen eta parte hartzen dugun aztertzeko, sekzio eta kulturen arteko ikuspegitik.

Entzutetik, konfiantzatik eta ilusiotik abiatuta, espazio komun eta partekatu bat sortu dugu beste pertsona batzuekin batera, giro ireki, zintzo eta loturarik eta aurreiritzirik gabekoan, non obra partekatu bat eraiki dugun: Amestutako Hiria.

Antzezlanaren protagonistak beren esperientzia, irrika eta itxaropenen testigantza ematen diguten pertsonak eurak dira: beren bizipenekin pentsamendu kritikoa, gizarte inklusiboagoetarantz aurrera egiteko moduari buruzko ametsa sortzera gonbidatzen duten pertsonak, berdintasunaren, giza eskubideen, aniztasunen onarpenaren, elkarreraginaren eta garapen jasangarriaren alde egiten dutenak.

Marian Andrés, Fely del Fresno, Conchi Basabe, Daniela Huber, Sara Arboleda, María Fernanda Junio, Ana Motta, Malvina Cruz, Javier Arnaiz, Rocío Reátegui, Elena Corral, Juan Ramón Parrado eta Begoña Guzmán komunitate horretako kideak dira, eta Cruz Noguera aktore eta antzerkigileak dinamizatuko du. Azaroaren 17an, azken hilabeteotako prozesua (topaketaz, elkarrizketaz eta baterako sorkuntzaz osatua) erakutsiko zaio jendeari.

Data erreserbatzera gonbidatzen zaituztegu eta adi egon ekitaldirako doako izen-emateekin.

“Amestutako Hiria” ekitaldian itxarongo zaituztegu!