HASIERA: azaroa 7, 2023
BUKAERA: azaroa 7, 2023
NON: Gasteizko Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoa
ORDUTEGIA: 19:00
Datorren azaroaren 7an Gasteizko Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoan egingo de “EnfocAH: fotoperiodismo, migración y refugio” eztabaidara gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan nazioarte mailan ospe handiko kazetariak hartuko dute parte:
César Dezfuli, argazkilaria eta 2023ko edizio honetan World Press Photo sari bat irabazi duena, Mediterraneoan erreskatatu zituzten eta orain kontinente zaharreko hainbat herrialdetan bizi diren pertsonei argazkiak ateratzen zazpi urte daramatzan proiektu batengatik.
Ane Irazabal, migrazioaren gaian espezializatutako ETBko korrespontsala, eta Greziako uharteetako errefuxiatu-esparruen, Balkanetako ibilbidearen edo Mediterraneoko erreskaten lekukotza jaso duena.
Ivan Muñoz, Mugarik Gabeko Medikuak erakundeko kazetaria, Darieneko tapoitik, Kolonbia eta Panama bereizten dituen oihanetik eta munduko ibilbide arriskutsuenetako batetik itzuli berria dena.
Hanna Jarzabek, Poloniako argazkilari independentea, bere lanarekin agerian utzi duena errefuxiatuekiko jarrera bikoitza Polonia eta Bielorrusiaren arteko mugan, Ukraniatik datozen errefuxiatuei emandako harrera ona eta beste gatazka batzuetatik ihesean dabiltzanei emandakoa alderatuz.
Gasteizko Udalaren Lankidetza Zerbitzuak eta Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak antolatuta, EnfoqueAH Word Press Photo 2023 erakusketarekin lotutako jarduerak osatzen ditu. Erakusketa Gasteizen izango da urriaren 11tik azaroaren 15era bitartean.
Sarrera doakoa da eta Montehermoso Kulturuneko Ortuño Aretoan aurrez aurre zein streaming bidez jarraitu ahal izango da.