Erakusketa: “Kontzientzia sortuz: ehungintzaren industriako joerak haustea”

HASIERA: apirila 12, 2024
BUKAERA: maiatza 2, 2024
NON: CC El Pilar GE
ORDUTEGIA: 08:00-21:30

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Erakusketa hau bisitatzen duenak ehungintza-industria globalaren egituraren harietatik “tira” egin ahal izango du, jantzi baten bizitzaren etapa bakoitzaren atzean ezkutatzen diren ingurumen-inpaktua eta lan-ustiapena agerian jarriz.

Ikus-entzunezko esperientzia bat da, modaren atzean dagoenaz jabetzen laguntzeaz gain, aldaketa-eragile bihurtu nahi gaituena gogoeta eta parte-hartzea sustatzen duten joko interaktiboen bidez. Ibilbidearen amaieran, erakusketak aldaketa-proposamenak eskaintzen dizkigu, gure eguneroko bizitzan eta kontsumo-ohituretan aplika ditzakegunak, arropa-ekoizpen etikoagoa eta iraunkorragoa sustatzeko.

  • Noiz? Apirilaren 12tik, ostirala, maiatzaren 2ra, osteguna, 08:00etatik 21:30era.
  • Non? El Pilar Gizarte Etxea, erakusketa gela (Vitoria-Gasteiz)
  • Prezioa? Dohainik
  • Toki erreserba? Sarrera librea

Sortzaileak:

SETEM Hego Haizea eta Arropa Garbia Kanpaina  <www.ropalimpia.org>. Arropa Garbia Kanpaina nazioarteko sarea da, GGKEz, sindikatuz eta kontsumitzaileen erakundeez osatua, jantzigintzaren industria globaleko langileen baldintzak hobetzeko lan egiten duena.