Erakusketa: Kontzientzia sortuz: ehungintzaren industriako joerak haustea

HASIERA: martxoa 25, 2025
BUKAERA: apirila 13, 2025
NON: Vitoria-Gasteiz
ORDUTEGIA: 8:00-21:30

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Erakusketa hau bisitatzen duenak ehungintza-industria globalaren egituraren harietatik “tira” egin ahal izango du, jantzi baten bizitzaren etapa bakoitzaren atzean ezkutatzen diren ingurumen-inpaktua eta lan-ustiapena agerian jarriz. Ikus-entzunezko esperientzia bat da, modaren atzean dagoenaz jabetzen laguntzeaz gain, aldaketa-eragile bihurtu nahi gaituena gogoeta eta parte-hartzea sustatzen duten joko interaktiboen bidez. Ibilbidearen amaieran, erakusketak aldaketa-proposamenak eskaintzen dizkigu, gure eguneroko bizitzan eta kontsumo-ohituretan aplika ditzakegunak, arropa-ekoizpen etikoagoa eta iraunkorragoa sustatzeko.

Sortzaileak:

SETEM Hego Haizea eta Arropa Garbia Kanpaina <www.ropalimpia.org>. Arropa Garbia Kanpaina nazioarteko sarea da, GGKEz, sindikatuz eta kontsumitzaileen erakundeez osatua, jantzigintzaren industria globaleko langileen baldintzak hobetzeko lan egiten duena.

Noiz? Martxoaren 25etik, igandea, apirilaren 13ra, igandea, 08:00etatik 21:30era
Non? Salburua Gizarte Etxea (Gasteiz)
Prezioa? Dohainik
Toki erreserba? Sarrera librea
Prezioa? Dohainik

Informazio gehiago hemen.