Erakusketa: «Oroimena lurpetik ateratzea, bizia defendatzea»

HASIERA: otsaila 19, 2025
BUKAERA: otsaila 28, 2025
NON: San Frantziskoko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza, z/g (Bilbo)
ORDUTEGIA: Udaltegiaren ohiko ordutegian

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

ICIDek (Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Ekimenak), Kolektiba Colombiak, Utopien Herri Birak eta Euskal Herriko Nazioarteko Bake Brigadek (PBI) Oroimena lurpetik ateratzea, bizia defendatzea argazki erakusketa antolatu dute. Eduardo León fotokazetariaren argazkiak eta Patricia Simon kazetariaren testuak biltzen ditu Kolonbiako memoriari, egiari eta zigorgabetasunaren aurkako borrokari buruzko erakusketak. San Frantziskoko Udal Zentroan egongo da ikusgai (Mariaren Bihotza plaza, z/g, Bilbo), otsailaren 19tik 28ra.