Eredu ekonomikoaren gizarte- eta ingurumen-aztarnei buruzko Nazioarteko konferentzia (ICSEF): energia, materialak, justizia eta hondakinak

HASIERA: ekaina 13, 2024
BUKAERA: ekaina 14, 2024
NON: Letren Fakultatea
ORDUTEGIA: 9.00-18.30

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

medicusmundi Araba, medicusmundi Gipuzkoa, Life Cycle Thinking Group (LCTG) ikerketa-taldea, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Ekopol ikerketa-taldearen antolatu dugu Eredu ekonomikoaren gizarte- eta ingurumen- aztarnei buruzko Nazioarteko konferentzia (ICSEF): energia, materialak, justizia eta hondakinak izeneko jardunaldi. Ekainaren 13an eta 14an izango da, Gasteizen, UPV/EHUren Arabako campuseko Letren Fakultateko gradu-aretoan.

Ekitaldi honek herrialde pobretuetan eta aberastuetan ingurumen- eta gizarte-aztarnek dituzten inpaktuen azterketan aurrerapenak aurkezteko eta elkarrizketarako lekua izan nahi du, haien kuantifikazioan aurrera egiteko eta bizi-eredu jasangarri bateranzko trantsizio sozioingurumenezkoa bultzatzeko: ingurumena eta pertsonak errespetatzen dituen ekoizpen- eta kontsumo-eredu bat. Ingurumen-aztarnen ikerketan eta inpaktuen azterketan garrantzi handia duten adituak izango ditugu. Horien artean, Anne Owen, EPSRC Research Fellowko kidea;  Julia Martí Comas, Latinoamerikako Multinazionalen Behatokiko (OMAL) ikertzailea; Jukka Heinonen, Islandiako Unibertsitatekoa eta Jens Peters, energia garbian eta karbono gutxiko trantsizioetan aditua Alcalako Unibertsitatean.

Horri gehitu behar zaio BC3 zentrotik, NEIKERetik, CIC Energigunetik eta hainbat unibertsitatetatik (Zaragoza, Valladolid, Castelló, Bartzelona, Islandia, Sevilla, Granada, Santiago de Chile, Mondragón) egindako 38 azterlanen aurkezpena.

 

Gizarte-erakundeetako langileak, komunikabideak, ikasleak eta unibertsitateko irakasleak doan joan ahal izango dira entzule gisa. Izen-ematea beharrezkoa da eta esteka honen bidez egin daiteke.