Erronka berriak guatemalarentzat erbestik

HASIERA: apirila 5, 2024
BUKAERA: apirila 5, 2024
NON: Librería Kaxilda, Donostia
ORDUTEGIA: 11:30 am

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Datorren apirilaren 5ean, goizeko 11:30etan, Guatemalako egungo egoera eta etorkizunerako dituen aukerak elkarrekin aztertzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Donostian izango da, Kaxilda liburu-dendan, eta Guatemalako bi erbesteratu izango ditugu, ustelkeriaren aurkako borrokalariak:

Juan Francisco Sandoval, zigorgabetasunaren aurkako fiskal berezia (FECI), 3 presidente ohi epaitzeko aukera eman zuten ikerketetan parte hartu zuena

Jordan Rodas Guatemalako Giza Eskubideen prokuradore ohia eta Ombudsman-eko Iberoamerikako Federazioko presidente ohia

Konfiantzazko gune bat sortzen saiatuko gara, egungo egoera aztertzeko. Gobernuaren lehen egunen balantzea egingo dugu eta etorkizunerako erronka nagusiei buruz hitz egingo dugu. Gainera, jendaurreko hitzaldia izango da Bilbon, apirilaren 3an, 19:00etan, Zirikan. Apirilaren 6an, Guatemalako emigratuekin ere egingo dugu topaketa, Bilbon.