Euskara prestakuntza: erabilera ez sexista eta itzultzaile neuronala

HASIERA: maiatza 7, 2025
BUKAERA: maiatza 7, 2025
NON: Teila Fabrika (Iruresoro Pasabidea, 2/4 - Donostia)
ORDUTEGIA: 09:30-14:00

Tailerra/Formakuntza

Maiatzaren 7an, asteazkenean, Euskaraldiaren atarian, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak erakundeetan euskararen erabilera indartzeko prestakuntza tailerra eskainiko du. Prestakuntza aurrez aurrekoa izango da, Teila Fabrikan (Iruresoro Pasabidea, 2/4 – Donostia), 09:30etik 14:00etara, eta bi bloketan banatuta egongo da:

  • 09:30-11:30 Euskararen erabilera ez sexista
  • 12:00-14:00 Itzultzaile neuronala erabiltzeko tresnak

Irene Arrarats izango da tailerraren irakaslea. Berria egunkariko euskara arduraduna eta estilo zuzendaria, zuzentzailea eta itzultzailea da, baita Euskaltzaindiko euskaltzain urgazlea ere.

Izen-emateak gipuzkoa@ongdeuskadi.org helbide elektronikoaren bitartez egin beharko dira.