“EZ LURRA, EZ EMAKUMEAK, EZ GARA KONKISTA LURRALDEA” ALEJANDRINA CANO ETA BRENDA GUILLENEKIN

HASIERA: maiatza 30, 2024
BUKAERA: maiatza 30, 2024
NON: La Sinsorga
ORDUTEGIA: 17.30- 18:30

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

“Ez Lurra, ez Emakumeak, ez gara Konkista Lurraldea” izenburupean, Lurra-Gorputza-Lurraldea harremanari buruz hitz egingo dugu, Biziaren Sarearen elkarren menpeko hiru zati herri indigena maientzat.

 

Filosofia horretatik abiatuta, Alejandrina Cano Guatemalako Emakumeen Batasun Nazionaleko (UNAMG) zuzendariaren eta Brenda Guillén Guatemalako Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Unitateko (UDEFEGUA) koordinatzailearen eskutik, erakunde horiek Guatemalan beren lurraldea eta beren borroken esanahia defendatzen duten emakumeen eta gizonen erresistentziak nola laguntzen dituzten jakingo dugu.

Bi erakundeetako ordezkariek Mugen Gainetik eta Mundu Bakean aliatuen eskutik bisitatu dute Euskadi, Giza Eskubideen defendatzaileek eta Guatemalan aktibismo feministatik eta arlo juridikotik borrokatzen duten askotariko erakundeek bizi duten errealitatea hurbiltzeko.

 

Saio hau mahai baten inguruan gurekin partekatzera gonbidatzen zaituztegu. Mahai-ingurua lasai-lasai izango da, arratsalde erdiko kafe batekin. Esperientzia-truke horrek hausnarketa bat ekarriko digu, emakumeen giza eskubideen defentsaren esanahi globalera iristen lagunduko diguna, eta iparraldetik hegoalderako protokolo komunak bultzatuko dituena.

Informazio gehiagorako
Cristina Jiménez, Mundu Bakean ekimenaren Komunikazio arduraduna
Emaila: comunicación@mundubakean.org
Mugikorra: 653 50 81 86