«Ezkerra eta Nikaragua», Dora Maria Tellez eta Ana Margarita Vijilen arteko elkarrizketa

HASIERA: abendua 19, 2024
BUKAERA: abendua 19, 2024
NON: Centro Cívico La Bolsa - Calle Pelota, 10 (Casco Viejo de Bilbao)
ORDUTEGIA: 19:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Nikaraguako Ortega eta Murilloren diktadurak preso mantendu, deserriratu eta desnazionalizatu zituen bi kide feministek bisitatuko gaituzte abenduaren 19an. Biek jarraitu dute nikaraguarren giza eskubideen aldeko borrokan, baita erbesteratu zirenetik ere. Dora María Tellezi Giza Eskubideen René Cassin saria eman zion Eusko Jaurlaritzak 2022an, bere erresistentziagatik. Ana Margaritari, berriz, Valors 2024 Saria eman zion Kataluniako Abokatuen Elkargoak (CICAC), izandako adore eta indarragatik, eta giza eskubideen defendatzaile gisa egindako lanagatik.

Nikaraguako egungo egoera soziopolitikoan nazioarteko ezkerrak duen eginkizunari buruzko gogoeta-arratsalde bat haiekin partekatzera gonbidatzen zaituztegu.