Fokuan: Giza Eskubideak: utopia eskuraezin, edo jarraitu beharreko itsasargi?

HASIERA: ekaina 4, 2024
BUKAERA: ekaina 6, 2024
NON: Vitoria-Gasteiz
ORDUTEGIA:

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Honekin 2024ko ekainaren 4tik 6ra egingo diren Fokuan. Giza Eskubideak: utopia eskuraezin, edo jarraitu beharreko itsasargi? jardunaldietara gonbidatu nahi zaituztegu. Bostgarren edizio honetan, Fokuan programazioan bildutako jarduerek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak 75 urte betetzearen aitzakian, giza eskubideek gaur egun bizi duten egoeran sakontzeko asmoa dute:  bereziki, mundu zabalean giza eskubideen eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketak aztertu nahi ditugu, bai eta nazioarteko komunitateak eta nazioarteko gizarte zibilak gaur egun eta aurrerantzean izango duten zeregina ere.

Antso Jakitunaren kaleko pergolan Pablo Tosco Eskubide Kontua argazkilariaren erakusketa izango da ikusgai, maiatzaren 28tik ekainaren 20ra bitartean. Egileak bisita gidatua eskainiko du inaugurazio-egunean, ekainaren 4an 12:00etan. Europa Jauregian hitzaldiak eta mahai-ingurua izango dira ekainaren 4, 5 eta 6an: Kristian Herbolzheimer-en eta Patricia Simónen hitzaldiak, batetik, eta Juan José Álvarez, Itziar Ruiz-Giménez eta Patricia Simón bilduko dituen mahai-ingurua.

Jardunaldietan parte hartzea doakoa da. Edukiera mugatuko jardueretan sarrera librea izango da, lekuak bete arte.

Programazioaren xehesatunak esteka honetan aurkituko dituzue:

Fokuan 2024 Programazio

Antolatzailea: Gasteizko Udaleko Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua.