Elkarteetan euskara sustatzeko gakoak

HASIERA: martxoa 25, 2025
BUKAERA: martxoa 25, 2025
NON: Landatxo Gizarte Etxea (Gasteiz)
ORDUTEGIA: 17:30-19:30

Tailerra/Formakuntza

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Formakuntza Planaren baitako urteko bigarren formakuntza ekintza aurkeztu du: Elkarteetan euskara sustatzeko gakoak.

Martxoaren 25ean, 17:30etatik 19:30etara, Gasteizko Landatxoko Gizarte Etxean elkarteetan euskara sustatzeko gako praktikoei buruzko formakuntza bat antolatu dute.

Saio honen helburua elkarteek euskararekiko harremana estutzea da, elkarteen egunerokotasunean euskara sustatzeko baliabide praktiko eta dinamikoak bereganatuz. Formakuntza GEU Elkarteak emango du, Gasteizen euskalgintzan eta elkartegintza arloan esperientzia duen erakundeak.

Izena ematea galdetegiaren bitartez egin behar da. Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 944 43 61 43 / 688 67 60 99  (Aitor) telefonora edo idatzi partehartze@egk.eus helbidera.