HASIERA: apirila 24, 2025
BUKAERA: apirila 24, 2025
NON: Plataforma ZOOM
ORDUTEGIA: 17:00 - 19:00

Beste urte batez itzuliko gara «Begirada sozialarekin ekiten» ibilbidearekin. Aurten bostgarren edizioari ekingo diogu eta estreinatzeko hitzordua dugu Canvas Sozialarekin.
Bizi dugun testuinguru ekonomiko eta politikoan, banakako irabazietatik haratago doan proposamen batekin ekitea zein enpresa-onura lortzea gogorra da eta, batzuetan, horretarako tresnak falta zaizkigu. Azken ikerketen arabera, gizarte-ekintzaileen % 60ak baino gehiagok zailtasunak ditu negozio-eredua zehazteko eta haren eragina neurtzeko. Behar horri erantzuteko, proiektu eraldatzaileak diseinatzeko funtsezko tresna bat aztertuko dugu: Canvas Soziala.
Tailer honetan, tresna honen bidez, honako hauek ikasiko ditugu:
- Zure proiektuaren balio-proposamena definitzea.
- Funtsezko bezeroak/erabiltzaileak identifikatzea eta segmentatzea.
- Iraunkortasun ekonomikoa eta soziala bermatzea.
- Zure proiekturako funtsezkoak diren baliabide eta jarduera horiek identifikatzea.
Laburbilduz, zure proiektuaren ideiari praktikotasuna eta egitura sendo bat emango diogu ideia hori errealitate izan dadin. Hala ere, prestakuntza hori ez dago soilik proiektu-ideia bat duten pertsonei zuzenduta, dagoeneko martxan dauden proiektuetarako ere beharrezkoa da Canvas Sozial ekimenak eskaintzen digun guztia ezagutzea eta eguneratzea.
Horretarako, Ernesto Fernández izango dugu, MgEko teknikaria gizarte-ekintzailetzan, eraldatzailean eta komunitate-ekimenetan espezializatua eta gizarte-proiektuak sortzen esperientzia duena.
Tailerra apirilaren 24an izango da 17:00etatik 19:00etara Zoom plataforma bitartez.
Plazak mugatuak dira eta izena emateko epea apirilaren 23ra artekoa da (goizean).
Gogorarazten dizuegu tailer horiek, ekiten ari diren edo ekin nahi duten pertsonentzat ez ezik, ekintzailetza sozial eta eraldatzailearen munduan interes desberdinak dituen edonorentzat ere badirela.
Saioan izena emateko galdetegi hau bete behar da.
Saioan izena emateko galdetegi hau bete behar da.