Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak 2018tik 2021era bitartean Palestinan finantzatutako esku-hartze humanitarioen koherentziari buruzko ebaluazioaren emaitzen aurkezpena

HASIERA: urria 5, 2023
BUKAERA: urria 5, 2023
NON: Arrupe Etxea, Bilbo
ORDUTEGIA: 12:00 - 13:30

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak 2018tik 2021era bitartean Palestinan finantzatutako esku-hartze humanitarioen 2018-2023 Ekintza Humanitarioko Estrategiaren lehentasunekiko koherentziari buruzko ebaluazioaren emaitzak ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Aurkezpena Lucía López Ariasek egingo du, I.C.G. Internacional de Cooperación y Gestión, S.L. aholkularitza-enpresako ebaluazio-taldeko koordinatzaileak. Saioa Arrupe Etxean (Bilbon) izango da, urriaren 5an, 12:00etatik 13:30era.

Zuen interesekoa izatea espero dugu eta informazioa partekatzea eskatzen dizuegu.

Eman izena irailaren 29a baino lehen.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia