Gipuzkoako Afrika Behar Beharrezkoa – UDABERRIAN

HASIERA: apirila 19, 2024
BUKAERA: ekaina 22, 2024
NON: Donostia
ORDUTEGIA:

Beste bat

Programa hau apirilaren 10ean hasi zen Antzoki Zaharrean Lamin Thior Españul” arrazakeriaren aurkako bakarrizketarekin.

Aurten ere, “Crecer Juntas” Irakurketa Klubek jarraituko dute, Sonia Fernández Quincoces literaturagileak dinamizatuta

Zinema afrikarraren ziklo txiki bat egongo da. Maiatzaren 21ean, Amil Shivjiren  VUTA N ‘KUVUTE (Tanzania/Hegoafrika/Qatar/Alemania),
eta maiatzaren 23an, osteguna, Ellie Foumbiren MON PÉRE, LE DIABLE (Frantzia/AEB) proiektatuko dira.
Bi filmak Trueba Zineman proiektatuko dira, 19:00etan.

Afrikaren Nazioarteko Eguna ospatzeko (maiatzak 25), maiatzaren 24an, ostirala, 19:00etan, Baobad Danza konpainiaren AFRIKANDO afrikar musika eta dantza ikuskizuna ospatuko da Intxaurrondoko Kultur Etxean. Larunbatean, hilak 25, Pluralidad por África afrikarren elkarte donostiarrarekin konpartituko dugu ospakizuna.

Maiatzaren 29an Soki Madiel Kibangou-k (Maddi) kulturarteko joskintza tailerra eskainiko du.

Azkenik, ekainaren 3tik 22ra Okendoko Kultur Etxean “Zer gertatzen da Ruandan? Galdetu bizikletei”, Nafarroako Medicus Mundiren argazki erakusketa eskeiniko da.

Antolatzaileak: Gipuzkoako Afrika Behar Beharrezkoa (ACPP, Proclade Yanapay eta TAU Fundazioa)

Babeslea: Donostiako Udaleko Lankidetza saila

Informazio gehiago: 943 298 055 / gipuzkoa@procladeyanapay.org