Utopien herri bira

HASIERA: otsaila 15, 2024
BUKAERA: otsaila 26, 2024
NON:
ORDUTEGIA:

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Bira honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Lurraren eta lurraldearen defentsan antolatutako baserritarrak, feministak, komunikatzaileak, komunitate indigenak eta emakumeak Euskadin izango dira 2023ko otsailaren 15etik 26ra bitartean. Basoa –
Defendatzaileen etxean hartuko dute ostatu, eta, bertatik, topaketak antolatuko dituzte zenbait lurraldetan.

– Topaketa: KOMUNIKAZIOA ETA GIZA ESKUBIDEAK. GURE BURUA BABESTEKO TOPAKETA. Otsailaren 16an eta 17an, Basoan (Artea) aurreko inskripzioa: https://forms.gle/nHXB3YPYnpnbXiFk8

– Kafe-solasaldiak: Sareak ehunduz. Abya Yalako eta Euskal Herriko emakumeen* eta kolektiboen arteko elkarrizketak lurraren, lurraldearen eta zaintza kolektiboaren defentsarako. (Zestoa, Azpeitia, Hernani,
Durangaldea, Salcedo, Artea, Zeberio)

– Tailerra: “Aktibismoak, Zaintza kolektiboak eta lurra-lurraldea”. Dinamizatzailea: Sara Alvarez Medrano, KAQLA emakumeen elkarteko Gizarte Terapeuta. Otsailaren 23an, Basoan (Artea) aurreko inskripzioa:https://forms.gle/8iAGAos7jf7dy5hT6

– Unibertsitate mintegiak Donostian (UPV/EHU).

– Batzarrak erakunde eta instituzioekin
Biran, honako defendatzaile eta komunikatzaile hauek hartuko dute parte:

IXIMULEW-Guatemala
– Rosa Ixjab Calel, pokomtxi herriko defendatzaile gaztea, Union Verapacense de Organizaciones Campesinas (UVOC) arbasoen lurraldeak eta lurrerako sarbidea defendatzeko erakunde indigena eta baserritarreko
kidea.
– Norma Sacir, kazetaria, gizarte komunikatzailea eta giza eskubideen defendatzailea, txorti herrikoa eta Consejo Indígena maya Chorti de Olopa erakundeko kidea.

MEXIKO
– Samantha Cesar Vargas, giza eta ingurumen eskubideen defendatzailea, gizarte komunikatzailea. Amiltzinko irrati komunitarioko lokutorea eta programatzailea da. Indigenen Kongresu Nazionaleko
ordezkaria eta Frente de pueblos en defensa de la tierra y el agua – Morelos, Puebla y Tlaxcala (FPDTA-MPT) erakundeko kidea da.

– Teresa Castellanos, lurraldearen eta uraren defendatzailea. Nahua indigena da, Huexca komunitatekoa. Huexcako “Alegría y Resistencia” Irrati Komunitarioaren proiektuaren buru da eta Frente de pueblos en
defensa de la tierra y el agua – Morelos, Puebla y Tlaxcala (FPDTA-MPT) erakundeko kidea.

HONDURAS
– Lilian Borja, Yoro departamenduko El Progreso hiriko departamendu-zuzendaria da. Defendatzaileen Sare Nazionaleko eta Central Nacional de Trabajadoras/es del Campo (CNTC) erakundeko kidea da. CNTC
erakunde baserritarra, gremiokoa eta erreibindikatzailea da, eta lurraren birbanaketa bidezko bat lortzeko borrokatzen du.

– Leslie Benegas, Radio Progresoko gizarte komunikatzailea. Irrati eta web kazetaria da, ondasun naturalen, giza eskubideen, politikaren, generoaren eta ekonomia gaien arloan.

KOLONBIA
– Maria Carvajal, baserritarra eta lurraren eta lurraldearen defendatzailea. Asociación campesina del Catacumbo (ASCAMCAT) elkarteko liderra. Nekazaritza Erreserbako Zonaldeak (Zonas de Reserva Campesina, ZRC) sustatzen dituzte, gatazkak zeharkatutako zonaldeetarako proposamen gisa.

NIKARAGUA
– Jilma Ruiz, emakume baserritarra, feminista, lesbiana, psikologoa, giza eskubideen defendatzailea, batez ere emakumeen eta LGBTIQ+ pertsonen eskubideena. Red de mujeres pinoleras. (REMUPI) erakundeko
kidea.

Informazio gehiago, hemen: donostia@pbi-ee-org 647602203 (Mar) 608864012(Miriam)
www.pbi-ee.org
www.instagram.com/pbi_ee/
@pbi-ee
https://www.facebook.com/pbi.ee/
PBIk erakundeekin batera antolatzen du bira hau. PBI nazioarteko elkartasun sare bat da, eta giza eskubideak defendatzeagatik mehatxatuta dauden erakundeen, defendatzaileen eta komunitateen babes
integralerako lan egiten du.