Giza eskubideak; ageriko erresistentziak eta erresilientzia ikusezinak

HASIERA: azaroa 15, 2023
BUKAERA: azaroa 16, 2023
NON: Bilbao
ORDUTEGIA: 09.30-14:00

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Eskubidez, Giza Eskubide eta Bake hezkuntzaren Foroak Giza Eskubideen arloko erresistentzia eta erresilientziei buruzko jardunaldi  hauek antolatu ditu; Giza eskubideak; agerik erresistentziak eta erresilientzia ikusezinak

Jardunaldi hauetan,  elkarteok giza eskubideak bermatzeko agerian uzten ditugun erresistentzien inguruan hausnartuko dugu.   Ikasketak, esperientziak eta ezagutzak trukatuko ditugu beste erakunde batzuekin, eta pertsona erresilienteekin hitz egingo dugu beren bizipenez, prozesuez eta bizitzen jarraitzeko ikaskuntzez.

Azaroaren 15ean eta 16an Bilbon egingo dira jardunaldiak.

Matrikula doakoa da formulario honen bidez. Era berean, bertaratuko zaretela baieztatu eta/edo informazio gehiago eska dezakezue, Eskubidez koordinazio teknikoarekin harremanetan jarriz.