Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko VIII. Jardunaldiak

HASIERA: apirila 3, 2025
BUKAERA: apirila 3, 2025
NON: Gipuzkoako Sendagileen Elkargoa - De Francia Ibilbidea, 12 (Donostia)
ORDUTEGIA: 09:30-17:30

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, Hegoa Institutuarekin eta eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziarekin elkarlanean, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko VIII. Jardunaldiak antolatu ditu apirilaren 3rako, osteguna, 09:30etik 17:30era, Donostian. Izena emateko epea martxoaren 27ra arte egongo da zabalik.

(H)ABIAN 2030 estrategian agertzen diren 6 indar ideiak landu eta aurreko edizioetan egindakoari buruz hausnartu ondoren, zortzigarren edizio honetan iaz hasitako zikloarekin jarraituko dugu. Ildo horretan, indar-ideien inguruan lan egiten jarraitu nahi dugu; hala ere, ideia horietako bakoitza Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzak egun dituen erronka batzuekin lotuko da. Horregatik guztiagatik, aurtengo jardunaldien izenburua Eraikuntza komunitarioaren erronkak gizarte eraldaketan izango da.

Ildo horretan, goizean hizketaldi batean gaian ibilbide luzea duten espezialistek parte hartuko dute:

  • Maider Elortegi Uriarte
  • José Luis Fdez. Casadevante ‘KOIS’
  • Moderatzailea: Miguel Esquembre González

Eta ikuspegi hori aplikatzeko esperientziak ezagutzera hurbilduko gara lau erakunderen eskutik, Cony Carranza Castrok bideratutako mahai-inguru batean:

Horretaz aparte, arratsaldean, taldeka gaiaren inguruan elkarrekin hausnartzeko aukera izango dugu. Tematikaren hautaketa Koordinakundeko hezkuntza-taldea osatzen duten erakundeekin egindako hausnarketa-prozesu baten emaitza izan da, beraz, zuen interesekoa izatea espero dugu.

Ekimen honetan parte hartzera animatzen zaituztegu!