HEALLTH Anesvad Sariak IX. edizioa

HASIERA: urtarrila 25, 2024
BUKAERA: otsaila 25, 2024
NON:
ORDUTEGIA:

Beste bat

Aurtengoan ere Anesvad Sarien IX. edizioan parte hartzera animatu nahi zaitugu. Ekimen solidario honekin, Saharaz hegoaldeko herrialdeetan osasun-zerbitzuetarako sarbidea hobetzeko ahaleginean aritzen zaretenen lana indartzen dugu. Hiru sarirekin goraipatu nahi dugu zure lana:

10.000€: Bizitza profesional oso bati emandako saria.

20.000€: Gizarte-eraldaketarako hezkuntzako proiektuari edo ekimenari emandako saria.

30.000€: Garapenerako lankidetzan ibilbiderik onena egin duen erakundeari emandako saria.

Fundazio, instituzio, erakunde, enpresa edo pertsona konprometitu bat bazara, eta Saharaz hegoaldeko gaixotasun eta pertsona ahaztuak ezagutzera emateko lan egiten baduzu, interesgarria irudituko zaizu gure ekimena.

Kontsultatu deialdiaren oinarri orokorrak hemen.

Sariak Maiatzaren 9an emango dira Bilboko Sozietate Filarmonikoan egingo den ekitaldi batean.