Hesi mediatikoa hautsiz: Komunikazio alternatiboari buruzko esperientziak

HASIERA: urria 26, 2023
BUKAERA: urria 26, 2023
NON: Hika Ateneo (Eskola Zumarkalea, 1. BILBAO)
ORDUTEGIA: 18h - 21h

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Jardunaldiak
Hesi mediatikoa hautsiz: Komunikazio alternatiboari buruzko esperientziak

Hikaateneo, Bilbao
Osteguna, 2023ko urriak 26, 18etatik 21etara

Komunikazioa tresna oso garrantzitsua dugu ahalduntzeko. Botere korporatiboek mezu eraldatzaileak isilarazten dituen mundu honetan, komunikazio alternatiboa egitea ekintza erabat iraultzailea bilakatu da.

Elkartrukerako espazio honetan Abya Yala eta Euskal Herriko kideek hartuko dute parte, euren konpromiso sozialetik abiatuta, komunikazioa lantzen dute komunitateen eta gizarte-mugimenduen zerbitzura.

Hainbat esperientzia eredutzat hartuta, komunikazio feminista eta arrazismoaren aurkakoa nola egin ikasi eta elkarrekin hausnartuko dugu.

Animatu eta parte hartu!

 

Egitaraua:

18h Aurkezpena

18h15 Taula 1: Komunikazioa herrien eta gizarte-mugimenduen zerbitzura

– “Komunikazio hegemonikoaren kontrako kritika feminista eta antiarrazista” Rebeca Nguissani Kikumba

– “Irrati komunitarioen esperientziak El Salvadorren”. Bessi Elizabeth Ramírez – Sonsonateko Sensunat irratia

– Lurraldeak defendatzeko arrazismo eta patriarkatuaren aurkako komunikaziorako gidaren aurkezpena. Marina Gallardo Izquierdo

19h30 Taula 2: Artea komunikazio kontrahegemoniko tresna gisa

-“Acompañar la resistencia comunitaria desde el arte” Esmeralda Montalván – Festivales Solidarios, Guatemala

-“Recuperar el espacio público a través del arte” Fernanda Betancourth “Betan” – Honduras

 

Info gehiago / izen ematea: hezkuntza@lumaltik.org