Palestinako Emakume Errefuxiatuen Istorioak: erakusketa

HASIERA: urria 25, 2024
BUKAERA: azaroa 4, 2024
NON: Marienea, Basauriko Emakumeen Etxea, Kareaga Goikoa 54, Basauri
ORDUTEGIA: 18:30h- 20:00h

Erakusketa urriaren 25tetik azaroaren 4 arte  egongo da eskuragarri Marienean 9.30 tik 14:30 arte eta 16:00 tik  20:30etara (astelehenetik ostiralera) eta ostiraletan bakarrik goizeko ordutegia, Sarrera doakoa da. 

Urriaren 25an Marienean, Basauriko Emakumeen Etxean, Suha Najjar errefuxiatu palestinarra entzuteko aukera izango dugu. Suha Najjarrek bere testigantza partekatuko digu, okupaziopean emakume palestinarra izateak zer esan nahi duen azalduz.   

Hitzaldi hau Ahlam, bizitza batekin amestuz komikiaren erakusketaren amaiera ekitaldiaren barruan kokatzen da. UNRWA Euskadik Susana Martín eta Cristina Bueno ilustratzaileekin eginiko komiki honetan Libanoko Palestinako emakume errefuxiatuen errealitatera hurbildu gaitezke. Komikian, Libanon emakume eta errefuxiatu izateak egunerokoan nola eragiten dien, zein erronka eta oztopo dituzten ikus daiteke.    

Hitzaldira joan nahi izanez gero, izena eman dezakezu 946124102 telefonoan edo marienea@basauri.eus helbide elektronikoan. 

Zure Zain Gaude