Hitzaldi-tailerra: «Nekazaritzako elikagaien sistema ulertzen», Isa Alvarezen eskutik

HASIERA: urria 7, 2024
BUKAERA: urria 7, 2024
NON: Erausquyn Gunea (Arrabal kalea, 22 - Dulantzi)
ORDUTEGIA: 17:00-19:30

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa, Tailerra/Formakuntza

ADR Lautada Landa Garapenerako Elkarteak LAUTADA EKIN DULANTZI proiektua antolatu du, 2024 eta 2025 urteetan Dulantziko Erausquyn gunean modu esperimentalean martxan egongo da. Egitasmoak emakumeen ekintzailetzarako prestakuntza-jarduerak eskaintzen ditu; halaber, lan-espazioak lagatzen die inbertsiorik egin beharrik gabe negozio-ideia bat probatu nahi duten pertsonei, bereziki emakumeei. Era berean, ikastaro ugari eskaintzen ditu, batez ere praktikoak.

Urriaren 7an, astelehenean, Isa Alvarez Vispo hezitzaile eta agroekologoak nekazaritzako elikagaien sistemari buruzko hitzaldi-tailerra eskainiko du. SETEM Hego Haizeak ADR Lautada elkartearekin lankidetzan antolatutako jarduera da, eta Dulantziko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailaren babesa du.