Ikastaroa: Desobedientzia zibila eta feminismoa (gazteleraz) (IZENA EMAN BEHAR DA)

HASIERA: martxoa 16, 2024
BUKAERA: martxoa 16, 2024
NON: Urnietako Elkarteen Etxea
ORDUTEGIA: 10:00-20:00

Tailerra/Formakuntza

Eraldaketa politikorako tresnatzat hartuko dugu desobedientzia zibila, eta, horretan sakontzeko asmoz, hainbat kanpaina aztertuko ditugu, baita gaur egungo testuinguruan parez pare dituen erronka, aukera eta oztopo batzuk. Feminismoak antimilitarismotik datozen erresistentziak zeharkatzen dituela ikusiko dugu, eta emakume-taldeen eta borroka antimilitaristen harreman historikoaz eta emakumeek gerretan baina, batez ere, berreraikitze- eta adiskidetze-prozesuetan duten paperaz jardungo dugu.

  • Noiz? Martxoak 16, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etaran
  • Non? Urnietako Elkarteen Etxea (Urnieta)
  • Prezioa? Dohainik
  • Izen-ematea? Formularioa
    Jarduera hau Bagara Talde Feministarekin batera antolatzen da.

Prestakuntza-emailea:

Madrilgo Asanblada Antimilitaristak urte luzez antimilitarismoan jardun duten ekintzaileak biltzen ditu, gerrak eta militarismoa salatzen dituzten ekintza zuzen ezbiolentoak egiteko helburuarekin.