Ikastaroa: Donostiako Udalaren diru-laguntzen eskaera

HASIERA: otsaila 26, 2025
BUKAERA: otsaila 27, 2025
NON: Donostiako Udala
ORDUTEGIA: 18:00-20:00

Tailerra/Formakuntza

Donostiako Udalak irabazi asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen 2025. urteko deialdia argitaratu berri du; deialdiak hainbat arlo barne hartzen ditu. Eskaerak www.donostia.eus/dirulaguntzak webgunetik erregistratu behar dira, eta azken eguna martxoaren 12a da.

Udaleko Herri Partaidetzarako sailak prestakuntza-saio batzuk antolatu ditu eskabidea lehen aldiz egiten dutenentzat edo inprimakia betetzean zalantzak dituztenentzat. Prestakuntza ez da diru-laguntza lerro bakoitzaren xehetasunetan sartuko, diru-laguntza eskaera egiteko erabili beharreko web-inprimaki orokorra bistaratuko da: eskabidea ikusi, eskaera hasi, online inprimakian mugitu, formularioa bete eta eskabidea aurkeztu eta sinatu.

SAIOAK

  • Otsailak 26, 18:00-20:00, euskaraz
  • Otsailak 27, 18:00-20:00, gazteleraz

Saioak udaletxean egingo dira eta interesa dutenek formulario honen bitartez izena eman beharko dute, aforoa mugatua baita. Izen-emate hurrenkera errespetatuko da.