IKUS-ENTZUNEZKO ETA ANTZEZLAN ERAKUSKETA

HASIERA: azaroa 15, 2024
BUKAERA: azaroa 15, 2024
NON: Plaza de las Mujeres (calle Bailen) Bilbao
ORDUTEGIA: 10:30 - 15:30

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Wakubenga proiektua Farmamundi Euskadiren, Kongoko Errepublika Demokratikoko bertako bazkideen eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren arteko lankidetzatik sortu da.

Ekimen honek gatazka-guneetan dauden emakume eta nerabeei osasun-arreta eskaintzeko premiari erantzuten dio, bereziki sexu-indarkeriaren biktima izan direnei. Helburu nagusia da sexu-indarkeriatik eta generoan oinarrituta bizirik atera diren pertsonek sexu- eta ugalketa-osasuneko zerbitzu integralak izango dituztela bermatzea, bai eta gerrak eragindako komunitate lekualdatuei laguntza ematea ere.

Euskadin, sexu-indarkeriaren ondorioei heltzeaz gain, proiektuak bilatzen du errealitateak konektatzea eta problematika horiek ikusaraztea gerrako zein bakearen testuinguruetan, ikus-entzunezko erakusketa baten eta antzerki-pieza baten bidez.