«Indarkeria kontsumitzen dugu?» ikerketaren III. fasearen aurkezpena

HASIERA: abendua 11, 2024
BUKAERA: abendua 11, 2024
NON: Marienea
ORDUTEGIA: 18:30 - 20:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Nola eragiten dute indarkeria matxistek gure aisialdi kontsumoan Euskadi mailan? SETEM eta Sagarrak Ekologista Taldeak ikerketa honen aurkezpenean bertatik bertara ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, Basauriko Marienean, datorren abenduaren 11n, 18:30etatika aurrera. Sarrera doakoa da baina beharrezkoa da esteka honetan izena ematea.

Aurkezpen honetan honako gai hauek jorratuko ditugu: Gauza bera al dira aisialdia eta denbora librea? Benetan pertsona guztiok dugu gozatzeko denbora librea? Deskonektatzeko denbora dugunean, gure burua zaintzea ala gainerakoak zaintzea lehenesten dugu?

Bertara joatea ezinezkoa zaien pertsonentzat ere online joateko aukera izango dugu. Eman izena!