Indarkeria obstetrikoa eta Guatemalako emakume indigenak. Ikerketaren aurkezpena eta solasaldia

HASIERA: otsaila 19, 2025
BUKAERA: otsaila 19, 2025
NON: Colegio de Médicos de Bizkaia. Bilbao. Lersundi kalea, 9. Sala Ledo - 4ª Planta
ORDUTEGIA: 18:30

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

medicusmundi Bizkaia, ASECSA (Osasun Zerbitzu Komunitarioen Elkartea) eta Moloj (Emakume Maien Elkarte Politikoa) erakundeek “SITUACIÓN DE LA VIOLENCIA OBSTÉTRICA EN MUJERES INDÍGENAS DE GUATEMALA. Estudio sobre la situación de la violencia obstétrica en mujeres indígenas K’iche’ y Kaqchikel” ikerketa argitaratu dute 2025eko otsailean. Azterlana Guatemalan aurkeztu ondoren, ikertzaileetako bat eta ASECSA eta Moloj elkarteetako kideak izango ditugu Euskadin, Guatemalako emakumeen sexu- eta ugalketa-osasunaren arloko ikerketa-prozesuaren, aurkikuntza nagusien eta etorkizuneko erronken berri emateko. Asteazkenean, otsailaren 19an, 18:30etan, Bilbon, Chimaltenango eta Quiché departamenduetako emakumeen errealitatea eta ikerketa aurkeztuko dituzte, eta ondoren galderak, iruzkinak eta ekarpenak egiteko aukera egongo da.

Aurkeztuko den azterlana eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak finantzatu duten, “Mujeres mayas enfrentando políticamente la violencia obstétrica como problema de salud pública en Guatemala” proiektuaren baitan. Aurkezpen hau Bizkaiko Medikuen Elkargoaren egoitzan egingo da.

Ikerketaren bertsio digitala lortu nahi baduzu, edo aurkezpenetarako izena eman, hemen eman dezakezu: https://labur.eus/obstGuatMMB

Informazio gehiago jaso edota proposamenik egin nahi izatekotan: comunica.bizkaia@medicusmundi.es eta 688717051