HASIERA: martxoa 27, 2025
BUKAERA: martxoa 27, 2025
NON: online
ORDUTEGIA: 17:00

«Indarkeria sinbolikoa eta sexu- eta genero-aniztasuna: erronkak, estrategiak eta konexio lokal-globalak» webinarioan, Hondurasko eta Bizkaiko esperientziadun ahotsekin hitz egingo dugu, gizarte zibileko erakundeak edo LGTBIQ+ pertsonen eskubideen aldeko aktibistak eta kolektiboak jasaten duen indarkeria sinbolikoari aurre egiteko egiten ari direna gertutik ezagutzeko.
Hizlariak:
🔹 Grecia O´Hara – Hondurasko Trans Pertsonen Sare Nazionaleko kide. Ikus-entzunezko komunikatzailea SOMOS CDC (Garapenerako eta Lankidetzarako LGBTI Zentroa) elkartean
🔹 Iren Ibisate – Prestakuntza juridikodun gizarte-integratzailea, LGTBIA+ eta trans aktibista . Anitzak (LGTBIQA+ eskubideen aldeko elkartea) elkarteko eta Euskal LGBTIAQ+ Behatokiko kidea
Eguna: Osteguna, 2025eko martxoak 27
Ordua: 17:00 Bizkaia / 10:00 Honduras
Non: Online, Zoom bidez
Karteleko QR kodea eskaneatu eta klikatu esteka https://us06web.zoom.us/j/83403060295?pwd=wWw0n3iaFFZhbTaD5IwMnkosRKdHik.1
Bileraren IDa: 834 0306 0295
Sarbide kodea: 378098
Konektatu eta parte hartu, espazio irekia da eta elkarrizketa aberastuko duten galderak egiteko eta iritziak emateko aukera egongo da.
Hau 9 webinarioetan bigarrena izango da. Web-mintegi denen gaia emakumeen eta batez ere sexu eta genero aniztasunaren aurkako indarkeria sinbolikoa izango da, eta mintegi bakoitzean esparru jakin batean aritzen diren pertsonei emango diegu ahotsa: administrazio publikoa, militantzia politikoa, osasun langileak, komunikabideak… Elkarrizketak Honduras eta Bizkaiaren artekoak direnez, gaztelera erabiliko da hizkuntza nagusi bezala, baina nahi duenak euskara ere erabili ahalko du.
Webinarioak medicusmundi Bizkaia elkartearen “FRENTE A LA VIOLENCIA SIMBÓLICA, MÁS COMUNIDAD: NOSOTRAS, NOSOTROS, NOSOTRES. La violencia simbólica, la violencia más sutil” deritzan proiektu zabalago baten parte dira eta proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du.
Gehiago jakin nahi baduzu eta gainerako ekintzetan parte hartu nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke (educa.bizkaia@medicusmundi.es / +34688717051).